Aurkezpena
EIKEN Klusterra, enpresa elkarte bat da, izaera profesionalekoa eta irabazi asmorik gabekoa. Ekonomia Sortzailearen Industriekin zer ikusia duten edukiak sortzen eta banatzen diharduten Euskal Herriko enpresa nagusiek osatzen dute.
EIKENek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailaren laguntza jasotzen du eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko kluster politikaren barne dago. EIKENeko kideek eduki digitalen sektoreko balio kate osoa hartzen dute.
Ekonomia Sortzailearen Industriek transformazio prozesu batetan murgildurik daude. Handitzen ari den digitalizazioarekin lotuta dauden teknologia berriek, produkzio eta banaketa prozesuen aldaketek, kontsumo ohitura berriek, etab., industrian eragin handia izaten ari dute, sektore ezberdinek eratutako esparruak birdefinituz.
Hau, modu orrokorean, fenomeno unibertsala da, pertsonak haien ingurugiroarekin komunikatzen diren era aldatzera heldu baita.
Iraultza digitalak aisialdiko eta entretenimenduko ekintzen kontsumoa edota erosteko, saltzeko, komunikatzeko eta erlazionatzeko erak aldatu ditu.
Interneten barneratzearen igoerak bestalde, experientzia digitalen heltzea eta kontsumo prozesuen demokratizazioa ekarri du.
Transformazio prozesu honek gainera sektoreen eta profil profesionalen nahasketaren handiagotzea ekarri du. Eta horren emaitza sinergia eta sektoreen arteko kolaborazio aukeren sorketa da, zeinak normalean hurrun egonda orain lotura garrantzitsua partekatzen dute.

EIKEN Metasektore honen etorkizuneko erronkei aurre egiteko eta biharko erakunde eta profesionalei garrantzia emateko helburuarekin, kooperazioan oinarritutako konfidantza foroa da.