HasieraEikenTalent

EikenTALENT

Zer da EikenTALENT?

EikenTALENT (Lehengo EikenBANK) Eiken-Basque Audiovisual & Digital Content-eko (Euskadiko Ikus-entzunezko eta Eduki Digitalen Klusterra) kide diren enpresek diseinatutako ekintza berritzailea da. Horren bidez, langileak ez diren gazte sortzaileen talentua harremanetan jarri nahi da, Euskal ikus-entzunezkoen sektorean diharduten enpresekin, elkarlan horretatik gazte enplegua sortzeko helburuarekin. Talentu sortzaileak Euskadin geratzeko saialdia da, eta era berean, industriari bere ideiak azaltzeko lekua eman nahi dio.

 

Nork har dezake parte? 

  • Ikus-entzunezko proiektu originala duten gazte sortzaileek. Horiek ez dute sektoreko enpresekin modu jarraituan lanean edo lankidetzan jardungo, edukien esparruan.

  • Bakarka edo taldeka parte hartu ahal izango da; eta gehienez, 3 lagunek osatutako taldeak onartuko dira.

  • Pertsonako, gehienez, 3 proiektu onartuko dira.

 

Betebehar guztiak bukaeran aurkituko dituzun oinarrietan kontsulta ditzakezu. Parte hartzeko aukera izango dute bai EikenTALENT programaren inprimakian zehaztutakoaren araberako ikus-entzunezko produktuei buruzko gidoiek, maketek edo baita pilotuek ere. Proiektuak originalak izatea eta merkataritza ahalmena edukitzea balioetsiko da.

 

Zer irabaz dezakezu EikenTALENTen parte hartuz gero?

Aurkeztuko diren proiektuek EikenTALENT lehiaketan parte hartuko dute. Bi sari nagusi eskeintzen dira. EikenTALENT Sariaren bitartez aurkeztutako proiektu onena hautatu eta sarituko da. Promotoreak formakuntza beka bat jasoko du.


EiTB Sariaren bitartez, proiektu bat hautatu eta sarituko da programa pilotua ekoiztu edo/eta garatzeko parte hartuko duten ekoizpen etxe batzuen bitartez. Ekoizpen edo/eta garapen prozesuak iraun bitartean, proiektuaren arduradunak garapen beka bat izan ahalko du, EikenTALENTek kudeatuko duena. Proiektu saritua pertsona batek baino gehiagok aurkeztuz gero, beka irabazleen artean banatzeko aukera aztertuko da; azken erabakia, hala ere, EikenTALENTena izango da. Gainera, ekoizpen etxeek eta EikenTALENTek irabazleari ordainsari bat emango dizkiote, jabetza intelektualaren eskubideak ematearen ordain moduan.

Kategoria hauetaz gain, BBK Sariak 1.000€ esku dirutan eta 6 hilabeteko iraupena duen 3.000€-ko prestakuntza beka “BBK etorkizunean” gaia duen bideo onena saritzen du. Edozein teknika erabilita egin daiteke bideoa eta 3 minutuko iraupena izango du gehienez (kredituak barne) eta ezin izango du minutu bateko iraupena baino gutxiago izan.

Zure proiektuak irabazten ez badu ere, lehiaketan parte hartzen duen ekoizpen etxeren baten gustukoa izan daiteke. Hori horrela bada, lehiaketa fasea amaitzean, aipatutako ekoizpen etxea zurekin harremanetan jarriko litzateke, elkarlanean aritzeko aukerak aztertzeko.

Azkenik, sektoreko enpresaren batean prestakuntza beka bat izateko aukera ere bada, aurkeztutako proiektua zeinahi delarik ere. Proiektuak aurkezteko epea 2016ko maiatzaren 15ean amaitzen da eta honetarako eman beharreko pausuak hurrengo dokumentuan azaltzen da:

Edozein zalantza argitzeko jar zaitez gurekin harremanetan E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoaren bitartez edo web-ean duzun formularioaren bitartez.

Gure Facebook -eko orriaren bitartez une oro gertatzen ari dena kontatuko dizugu, edizio honen aldaketak, eskoletako aurkezpenen datak.

 

EikenTALENTeko DOKUMENTAZIOA

EikenTALENTeko oinarriak

EikenTALENTeko beken oinarriak

BBK Sariaren oinarriak

Parte hartzeko inprimakia

Oinarriak onartzearen inprimakia

 

Kideak

 

Empresas web v2 

Laguntzaileak

kolaboratzaileak v1

 

 

 

eikenlex v3

 

Langune vd

EPE APV vd

Asociacion Publicidad vd

Karraskan vd1

basque v2