Please wait...

MASTER CLASS IN FILMMAKING BY THE NEW YORK FILM ACADEMY

MASTER CLASS IN FILMMAKING BY THE NEW YORK FILM ACADEMY

Azaroaren 15ean, ostirala, EIKEN Klusterrak, Five Landsekin batera, 2 orduko master class bat antolatuko du Bilbao Design Week programaren barruan, non zinemaren mundua ikasle, profesional edota zinema maitaleei  zinematografia-ekoizpena nola garatzen den erakutsiko zaie. New York Film Academy munduko akademia ospetsuenetako baten esku egongo da klasea, eta bi ordutan zehar film baten sorkuntza osatzen duten arloak modu praktikoan azalduko dira.

Master class-a emateaz arduratuko den pertsona Blake Babbitt izango da, 383 Productions ekoiztetxearen sortzailea eta akademiako zuzendaritza irakaslea.

Five Lands International Education hezkuntza-aholkularitzako konpainia independentea da, eta ikasleei ebaluatzen eta eskaintzen dizkie beren gaitasunetan eta interesetan oinarritutako ikasketa-alternatibak.

Blake Babbittek 383 Productions ekoiztetxea eramaten du New Yorken, zinema independentea egiten du. Duela gutxi egindako proiektuen artean, I Heart Jenny dokumentalaren zuzendaritza eta produkzioa eta Sunday 1287 film labur independentea daude. Blakek antzerki-lanak zuzentzen ditu eta Broadwayko hainbat paperetan aritu da bata. New Yorken zuzendari gisa debuta egin zuenean, American Globe Theatre jaialdian “zuzendari onenaren” saria irabazi zuen Josh Billig’s Benefit of Friends lanarekin. Blakek baita Murray Schisgalekin (Tootsie) lan egin du, Oscar eta Tony sarietan nominatua egon dena.

Telebista eta zineman hurrengo proiektu hauetan lan egin du Always Sunny in Philadelphia (FX), Mr. Wiskers (serie web), Bottom Feeders (serie web) y Passed Over (serie web).

LEKUA: Ensanche eraikina

ORDUA: 10:00 – 12:00

AFORO: 70 pertsona

Egin klik hemen izena emateko

Este sitio web utiliza Cookies propias y de tercero, para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios, así como analizar sus hábitos de navegación. Si continua navegando, supone la aceptación de la instalación de las mismas y la aceptación de nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir que sean instaladas en su disco duro, aunque deberá tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades de navegación de la página web. Como configurar.

ACEPTAR
Aviso de cookies